Ekain Arte Lanak Galeria Donostiako Alde Zaharrean dago

Duela 5.000 urtetik gora, Madeleine aldian, gure arbasoek EKAIN haitzuloko barrunbe batean bi hartz marraztu eta zizelkatu
zituzten silueta beltzez, bata txikia eta bestea handia. Bi hartz hauek, gure hiriko Alde Zaharraren bihotzean
kokaturiko gune berritzaile eta sortzaile honen adierazle eta logotipo dira.

Ekain Arte Lanak

Ekain Arte Lanak

Ekain Arte Lanak

Galeriako Fondoa

Ekain Arte Lanak galeriak bi erakusketa gune ditu; Galeriako Fondoa eta Erakusketa Aretoa. Galeriako Fondoan salgai ditugu eskulturak, argazkiak, pinturak eta lan grafikoak, ia denak hemengo artistak sortutakoak dira.

Artistak

Gure galeria 2000. urtean sortu zenetik, ekintza eta adierazpen ugarik azaldu ditugu. Erakusketetan artista askoek hartu dute parte; Chillida, Oteiza, Balerdi, Zumeta, Tapies; Manolo Valdes, Vicente Ameztoy, Koldobika Juaregi, Cristina Iglesias eta hainbat gehiagok.

Erakusketa Aretoa

Urtean zehar erakusketa Aretoan artista desberdinen mostrak aldatzen ditugu.

Ekain Arte Lanak galerian, bildumazale berrientzako izen handiko egileen lanak prezio berezian eskaintzen saiatzen gara.

Rita Unzurrunzaga Schmitz,
Zuzendaria

Alemaniako hiriburuan luze bizi eta gero nire lurraldera itzuli nintzen. Ekain Arte Lanak galerian, zuzendari laguntzaile lanetan hasteko aukera hartuta. Berlinen lehendabizi, itzulpen lanetan jardun nintzen. Geroago urte askotan nazioarteko erakusketa, festibala eta ekitaldietan komunikabide lanetan aritu nintzen.

© Ekain Arte Lanak 2017. Eskubide guztiak erreserbatuta. Web orrialdearen Diseinua: www.adigallery.com